XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zarautzko Udaletxeak, zuhaitz poda eta landaketa dela eta, 6 pertsonen kontratazioa egingo du.

Interesatuak, Urriaren 18-rarte, Udal honen Idazkaritzara, zuzen daitezke eskaerak egitera.

Kontratazioa sei hilabeterako izango da.

Urbirako mendi txangoa.

Datorren ostiralerako jaso dugu dei bat Urbiarako mendi txangoa eskaintzen.

Irteera goizeko ostiraleko, 8,30etan alegia egiten dute antolatzaileek, eta adierazten digute Azken Portuko Guria taberna aurretik egingo dutela.

Izen ematea Mendizabal kinkail dendan egin behar da, umeak 100 peseta, eta helduak 200 peseta ordaindu beharko dute txangoa.

Erti eskolak.

Artezaleak orain arte Sanz Enea jauregiaren aretoetan eskaintzen zituen ikastaroak; baina konturatuko zinetenez jauregia gaur egun konponketetan sarturik da eta horregatik Udaletzearekin batera Alfa zaharreko lantegian eraiki dituzte lantegiak.